XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KALIKA-
- Kalia erabiltzen zuten josteta.
- Kalia?
- Nik uste dut baietz, eta beharbada zuhauk erabili dukezu, ohartu gabe, behin baino gehiagotan.
-
- Ez ote diozu sekulan nehori aditu erraiten suge bat
-
- Makila bat.
Makila horrek bazituzken metra bat eta hogoi zentimetra; aintzur giderra bezain lodia zen, bainan behera lodixagoa, guti edo aski kakotua, eta behereko kako hori suan gogortua.
-
- Bi eskuz atxikitzen zuten, aintzur-giderra bezalatsu, eta, kali-kakoaz joiten zuten bola
-
- Ez, sahetsetik joiten zuten, berehala esplikatuko dautzutan bezala.
Kalikako tokia usaian eremu handikoa zen, eta ez baitezpada ordoki: patar, oihan eta errekak ez zituzten batere higuin.
Eremu hortan, inguru-minguru hamabi xilo barreatuak ziren: hamar zentimetra barnako ziloxka horieri erraiten zioten
-
- Bai, golfarekin konpara ditake.
Partida aintzinttoan xorte emaiten zituzten bolak eta kaliak.
Kalikariak birazka edo hirunazka eman zitazken pilotan bezala, hiru hiruri, biga biri, edo berdin biga hiruri artzeko gisan, haatik bakotxa bere bolarekin eta kaliarekin.
-
- Bakotxak hiru kolpe emaiten ziozkan segidan bere pilotari, eta gero kontrario baten aldia zen.
Entseatzen ziren xiloan pilotaren sartzerat edo bederen hurbiltzerat.
Bide-nabar, beren pilotaz, lagunarena hurbil zezaketen aurkitu behar zuen xilorat, edo partidarena urrunt.
-
- Ja! Sakelak ordre batean atzemaitekoak ziren birundan, zoin bere aldi.
Hamabigarrena ez ohi zen lehenetik hain urrun, eta irabazteko lehen hortarat behar zen itzuli, bertzeak baino lehenago.
-
- Behar ere.
Bertzeak bertze, joko-eremuan ez zen haizu lehen kolpetik aintzina pilotaren eskuz hunkitzea; pilota mugetarik kanpo igortzen zuenak tur bat galtzen zuen, bai eta kontrario batek igortzen bazion ere; pilota bat sakela batean zeno, ez zen sartu behar bertze pilotarik sakela hortan, eta holako.
-
- Bai, biziki luzeak, eta pario galantak egiten omen ziren kalikarien artean.
Pena da josteta hori ere galdu baita!
-
- Ez litake batere zozokeria!